2016(e)ko ekainaren 8(a), asteazkena

LISBOA

Lisboa Portugalgo  hiriburua da eta herrialdearen hego-mendebaldean dago, Ozeano Atlantikoaren ertzeko Tejo ibaiaren bokalean. Hiri horrek, 100,05 km²ko eremua du eta  547.773 biztanle ditu. Bertan, portugalez hitzegiten da, portugalgo gainerako hiri eta herrietan bezala.

Lisboan hainbat bisitatzeko toki ederrak daude eta hauek dira horietako batzuk: hainbat plaza berezi, hiriko katedrala, Belemeko, Lisboako auzo bateko, dorrea, San Jorgeko gaztelua, Alfama auzoa, Santa Justako igogailu erraldoia eta portugalen tipikoa den tranbia horia.